XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Zuberoako poeta kultoek ez dute zubereraz idatzi, edo hain guti: Mirandek olerki bakar batzuk, Oihenartek batere ez.

Bestalde saiatzen naiz zuberera klasiko batean idaztera, Belapeyreren ondotik elizak eman digun zuberera batu, igantenean.

Idazki pertsonaletan, Batuaren grafia erabiltzen dut, U letrari bi ahoskera emanez (u eta û), ez hiru beste berrizaleek bezala (u, û eta i).

Bestalde Baturantz noa lapurteratik, hiztegia zabalduz hegoalderuntz eta bistan dena, Euskaltzaindiaren erabakiak eta gomendioak betez ahal oroz, bereziki aditzan.

Ez ditut nahastekatzen Batua eta zuberera.

d) Aipatzekoak dira gainera beste lau pastoral idazleak: Allande Aguergaray, Jean-Michel Bedaxagar, Pier-Pol Berçaits eta Roger Idiart.

Grafia xaharra atxiki dute Aguergaray, Bedaxagar eta Idiartek.

Azken honek, bestalde, lapurteraz eta batuan idazten du.

Halaber Berçaits-ek, baina grafia berria erabiliz euskalkian ere.

e) Grafien arazo bat badugu zubereraz, noizbait Euskaltzaindian aztertu beharko duguna nire ustez.

Berriki arte denek atxiki dute grafia xaharra, nik ezik, Baiona eta Arantzazuko legeak hastetik aplikatu bainizkion euskalkiari ere.

Gero bat-batean, Batukoa hartu dute gutiz-gehienek.

Ni aldiz beldurtzen hasi naiz grafiaren eragina entzunez ahoskeran, irratietan, antzerki eta kantuan, idatzia den bezala ahoskatzen baitute batzuek, zubererak duen fonetika berezia zaurituz.

7. Kantua eta bertsolaritza.

Bertsolaririk ez da gaur Zuberoan.

Kantuan, hitz berriak Batutik hartzen dira eta ez, bi Etxahunek bezala, biarnesetetik edo frantsesetik.

Noiztenka nahastekatzen dira zuberera eta Batua edo beste euskalkiak.

Orokorki: Batuaren eragin nabarmena du gaurko zubererak hiztegian eta grafian, belaunaldi nahiko berrietan bederen.

Bestalde iduri zait iparraldean Baturantz gehienik entsaiatzen garenak zuberotar batzuk garela, zehazki Peillen, Sokarroz eta ni, bestalde Itxaro Borda amikuztarra, zuberotartzen ari dena.

II. NAFARRO-LAPURTERA ETA BATUA

1. Lehenago, eta berriki arte, lapurtera klasikoa zen Elizako hizkuntza Lapurdi eta Nafarroa Behere guzian, gare bezalako aditza formekin.

a) Mezaren bizkar-hezurra Batutik hartua da, baina zira bezalako aditza forma ekialdetar batzuekin.